HAURREI ZUZENDUTAKO YOGA 

 

Yogak, gizakiaren alderdi guztien garapena eta hauen arteko  oreka lortzea du helburu: alor fisikoan, energetikoan,  emozionalean, adimenean eta espiritualean. 

Haurtzarora zuzendutako yogak, bere osotasunean, haur bakoitza bere  izatearen zati guztietaz jabetze prozesuan abiarazten laguntzen du. Zati  bakoitza besteekin lotuta, konektatuta dagoela esperimentatuz, haurrak dituen gaitasunak garatu eta adierazi ditzake. 

Helburu hau lortzeko inguru goxo eta babestu bat izatea beharrezkoa du,  ziurtasunez eta askatasunez bere ingurua esploratu, adierazi eta bere  buruaz eta besteekiko harremanetaz ikas dezan. 

Barne bizitza ezagutuz, sentitzeko gaitasuna areagotu eta barne espazioa  OREKA mantentzeko leku segurua dela esperimentatu dezake, hau behar  beharrezkoa bait da gure barruarekin konektatu ahal izateko. 

“Gorputz osasuntsua eta adimen orekatua izateak ez du salbuespena izan  behar, egoera natural bat baizik.” Shri Yogendraji