INSPIRA STEAM
Inspira STEAM bokazio zientifiko-teknologikoak nesken artean sustatzen dituen proiektu aitzindaria da. Ikerketa, zientzia eta teknologia munduko emakume profesionalek eskaintzen duten sentsibilizazio eta orientazio ekintzetan oinarritzen da. Taldeko aholkularitza erabiltzen da lehen hezkuntzako neska-mutilen artean STEAM gaien inguruko interesa sustatzeko.
(Science, technology, Engineering, Arts and Maths)
Bizi dugun ezohiko egoera honetan aukera ezin hobea dugu gazteei zientzia eta teknologia ezagutzera emateko, zer-nolako garrantzia duen eta zenbat eta zenbat testuingurutan erabili daitekeen erakusteko.
Eskolako orduen barruan eskaintzen diren sei saiotan, honelako gaiak jorratzen dituzte: zientzia eta teknologiako genero estereotipoak, STEAM lanbideak edo emakumeak eta zientzia historian zehar eta gaur egun. Aholkularien eta neska-mutilen arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, arlo hauen inguruko begirada zabaltzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.
Proiektuaren gakoak hauek dira:
1. Hurbileko emakumezko zientifiko eta teknologoen erreferente berriak ematea. 2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutaraztea.
3. Herrialdearen garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia zabaltzea.
4. Zientzia eta teknologia arloetako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta orientazioa ematea.
5. Historian zehar izan diren, gaur egun diren eta hurbilekoak diren STEAM emakumeak begien aurrean jartzea eta balioa ematea.
6. Arlo hauetan dauden estereotipoen berri ematea, neska-mutilen erabakietan eraginik izan ez dezan.