ZUHAITZ EGUNA

  1. 2024-04-09 |

Beasaingo Udalak urtero bezala Zuhaitz Eguna antolatu du herriko ikastetxe ezberdinekin batera. 3. zikloko Agenda 30eko arduradunak Sagastigutin izan dira zuhaitz ezberdinak landatzen. Natura zaintzeaz gain, esperientzia aberasgarria izan da.

KORRIKA TXIKIA

  1. 2024-03-21 |

ZERAINERA BISITA

  1. 2024-03-15 |

4. mailako ikasleak Zerainen egin zuten egun pasa. Aizpeako meategiak eta Larraondoko zerrategia bisitatzeko aukera izan zuten. Esperientzia aparta!

AGENDA 30: INGURUKO EKOIZLEAK

  1. 2024-03-5,13 |

Agenda 30 proiektuaren barruan, Beasaingo Udalarekin elkarlanean azoka eta inguruko ekoizleak bultzatu nahian gabiltza. Ekoizle hauek bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute 6. mailako ikasleek. Talde bat Mutiloara joan zen Beñat Telleria abeltzain ekologikoak behi gazta nola egiten duen ikustera. Beste talde bat, Zegamara joan zen bertan Josetxo Mendiak daukan baratzezaintza ekologikoa ezagutzera. Gustura ibili ziren bi taldeak gazta probatu zein letxugak landatuz!

MARTXOAK 8

  1. 2024-04-08 |

Martxoak 8an Emakumearen Eguna aldarrikatu eta ospatu genuen. Lanketa eta hausnarketa ezberdinak egin genituen baina batipat, gertuko emakume erreferenteei omenaldia egin nahi izan genien.

Bizikidetza Batzordekideek Udalak antolatutako ekitaldian ere parte hartu zuten ikastetxean egindako lanketa teknikari eta politikarien aurrean azalduz.

BIDEOA

 

EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

  1. 2024-04-08 |

1.mailako ikasleak Donostiako Eureka Zientzia museoan egon ziren. Zientziaz gozatu eta animalien inguruko bitxikeriez gozatzeko aukera paregabea izan zuten!

POLIKINELA

  1. 2024-02-26 |

6. mailako ikasleak Kursaalen egon dira Euskadiko Orkestrak antolatutako Polikinela emanaldia ikusten.

Kontzertuaz gozatu ostean, Aramara joan dira eguna pasatzera. Giro hotza eta bustia izan duten arren, elkarrekin ondo pasatzeko aprobetxatu dute!

 

INAUTERIAK 2024

  1. 2024-02-09 |

Ostiralean ospatu genuen Inauteri eguna Alkartasuna Lizeokook. Ikastetxetik irten eta plazaraino desfilean joan ondoren, dantza saioa egin genuen bertan. Bukatzeko, Miel Otxin erre genuen.

 

2 URTEKOAK ARGIAREKIN JOLASEAN

  1. 2024-01-26 |

Gure ikasle txikienak gustura asko ibili dira argi mahaiarekin jolasean. Argi eta itzalekin esperimentatzeko aukera bikaina izan dute!

HH 5 EUSKADIKO ORKESTRAREN EMANALDIAN

  1. 2024-01-09 |

Euskadiko Orkestraren eskutik “Pantomima” ikuskizunaz gozatu dute 5 urteko ikasleek.

Barroko garaiko musikak fantasiazko mundu batera eraman ditu ikasleak, non “artearen komediaren” estetikatik irtendako pertsonaia batek publikoarekin jolastuko duen objektu, erritmo eta doinu erreal zein irudimenezkoak deskubritzeko.

KANTU ESKEA

  1. 2023-12-24 |

Abenduak 24 goizean Alkartasuna Lizeoko ikasle eta gurasoak kantu eskean ibili ziren herrian zehar. Guraso Elkarteak antolatutako ekintzan jende ugari bildu zen eta bukaera herriko plazan egin zuten Olentzero eta Mari Domingiri Lizeoko ikasleen eskutitzak emanez.

HAURREN IRAKURKETA KLUBA

  1. 2023-12 |

Haurren irakurketa kluba abiatu du Beasaingo Udalak. Beasaingo liburutegitik urtarriletik maiatzera bitarte abian izango du haurren irakurketa kluba 3-5 urte arteko haurrei eta euren familiei zuzendutako. Hilabetean behin elkartuko dira eta udal liburutegian izango da.

Informazio gehiagorako: https://www.beasain.eus/biblioteka-albisteak/blog-a/5187-3-5-urteko-haurren-irakurketa-kluba

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

  1. 2023-12-22 |

Aurten ere etorri zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi eskolara bisitan. Haur Hezkuntza eta LH 1 eta 2tik pasatu dira ikasleen eskutitzak jasotzera. Ikasleek abestiak eskaini dizkiete eta Olentzero eta Mari Domingik paxientxiak eman dizkiete ikasleei.

KULTUR ASTEA

  1. 2023-12-4/5 |

Kultur Astea ospatu dugu abenduko aste motzean. Eguneroko liburu eta edukiak alde batera utzi eta esperientzia ezberdin eta berriak bizitzeko aukera izan dugu denok: antzerkia, herri kirolak, ipuin kontalariak, argi tailerra, itsu baten bizipenak…

Eskerrak eman ekintza guzti hauetan parte hartu duten famili arteko eta irakasle ohiei.

Ondo pasatzeaz gain, gauza asko ikasi ditugu!

EUSKARAREN EGUNA

  1. 2023-12-01 |

Euskararen Eguna ospatu genuen ikastetxean. Ekintza ezberdinak egin genituen: euskal abestiak, euskalki ezberdinak, Gartxiren bisita plazan… Txikienek hormairudi dotorea egin zuten!

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

  1. 2023-11-25 |

Azaroak 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna aldarrikatu genuen ikastetxean. Hainbat ekintza egin genituen arren, hemen adibide bat.

 

HH 2 UDAZKEN KOLORETAN

  1. 2023-11-22 |

Ze gustora ibili diren 2 urteko ikasleak udazken giroko hormairudia margotzen!!

 

LH 4 OÑATIKO NATUR ESKOLAN

  1. 2023-11-14 |
4. mailakoak Oñatiko Natur Eskolara joan ziren. Bertako basoaz gozatuz EKOSISTEMA gaiaren inguruan ikasitako guztia bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Asko ikasteaz gain, primeran pasa zuten!

`IZURDE MUTIKOA´ FILMA

  1. 2023-11-03 |
Gela egonkorreko eta 3. mailako ikasleak Usurbe antzokian izan dira Izurde mutikoa filma ikusten. Filma honetan izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. 

LH 1 D´ELIKATUZERA BISITAN

  1. 2023-10-31 |
1.mailako ikasleak Ordiziako D´elikatuz gunean bisitan izan dira. Bertan elikadura osasuntsuaren inguruan lanketa egin dute eta ondoren Ordiziako azoka ikusteko aukera izan dute baserritarrek saltzen dituzten jakiak ezagutuz.

HH 5 EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

  1. 2023-10-20 |

5 urtekoak Eureka Zientzia museoan izan dira, bertan  zientziarekin saltseatzeko aukera izan dute.

Animalia berri gehiago ezagutu dituzte eta baita LEGOkin gozatu ere!

 

HH 4 BARANDIARAN MUSEOAN

  1. 2023-10-18 |

HH 4 urtekoak Barandiaran museoan izan ziren goiz pasa eder bat egiten.

Oso gustora ibili ziren taloak egiten eta dastatzen, bide batez errota ezagutu eta artirina nola egiten zen ere ikusi zuten.

JOLASAK ATXIPI AISIALDI TALDEAREKIN

  1. 2023-09-25 |

Beasainen udazken kulturalaren harira antolatzen diren ekintzen artean, Beasaingo Atxipi Aisialdi Taldeak ere bere alea jarriko du. Adin ezberdinetako haurrentzako jolasetan eta ekintzetan jardungo dute.

 

NOIZ: Urriaren 7an, larunbata, arratsaldeko 16:30etan.

NON: Topalekua plaza izango da.

NORENTZAT: HH5etik LH6 bitarteko haurrentzat.

FAMILIA BILEREN DATAK

HAURREN IRAKURKETA KLUBA

  1. 2023-09-11 |

Beasaingo Udalak eta Liburutegiak antolatuta, 3-5 urteko haurrentzat saio batzuk antolatu dira. Irakurketa klubetako proposamena gurasoak eta haurrak liburutegira etortzea da.

Euskal Haur Literatura abiapuntu harturik, dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzeko aukera izango da.

Informazio gehiagorako: https://www.beasain.eus/biblioteka-albisteak/blog-a/5187-3-5-urteko-haurren-irakurketa-kluba

MAKETA ERAKUSKETA

  1. 2023-06-19 |

6. mailako ikasleek plastika saioetan egindako maketen erakusketa jarri dute aretoan. Taldeka, maketa bakoitzaren azalpena eman die gerturatutako guztiei. Lan bikaina!

LIZEOKO IRTEERA

  1. 2023-06-16 |

Ikasturtea bukatzear dagoela eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lizeoko guztiok irteera egin genuen ostiralean. Inguruko txoko ezberdinetan sakabanatu ginen: ur parkean, herriko parke ezberdinetan, Lazkaon, Oiangun…

2 urtekoak ikastetxean gelditu ziren arren, ur festa egiteko aprobetxatu zuten!

Goiz ederra pasa genuen!

LH 2 IGARTZAN

  1. 2023-06-02 |

2. mailako ikasleek herria landu dute gelan. Lan hori borobiltzeko, Igartza bisitatu dute. Arreta handiz entzun dituzte bertako gidaren hitzak.

LEINTZ GATZAGAN

  1. 2023-05-26 |

5. mailako ikasleak Leintz Gatzagara joan ziren egun pasa. Gatza ateratzeko errota ikusteko aukera izan zuten.

SUHILTZAILEEN ETXEA

  1. 2023-05-24/25 |

5. mailako ikasleak Ordiziako Suhiltzaile etxean egon ziren. Bertan dauden instalazioak ikusi eta nola lan egiten duten ikusteko aukera paregabea izan zuten.

6.MAILAKOAK IRRISARRI LAND-EN

  1. 2023-05-17/19 |

Hiru egun pasa dituzte 6. mailako ikasleak Irrisarri-Land-en.

Abentura izugarria bizitzeko aukera izan dute bertan, tirolinak, tibetar zubia, zentzumenen ibilbidea… Esperientzia polita benetan!

HH 4 URTEKOAK AQUARIUMEN

  1. 2023-05-17 |

HH 4 urtekoak Donostiako Aquarium-en egon dira, espezie askotariko arrainak ikusteko eta itsas ingurunea ezagutzeko aukera izan dute bertan.

Esperientzia polita izan da eta eguna borobiltzeko Zubietara joan dira arratsaldea pasatzera.

BURUHAUNDI ETA ERRALDOIAK

  1. 2023-05-12 |

Buruhaundi eta erraldoietaz gozatzeko aukera paregabea izan dute 5 urtekoek Fotoetxeko Joxe Mari eta Konpartsako Unairi esker!

5 URTEKOAK TXOTXONGILOEN MUSEOAN

  1. 2023-05-11 |

5 urtekoak Tolosako Topic txotxongilo museoan egon ziren eta mundu guztiko txotxongiloetaz gozatzeko aukera izan zuten. Ondoren Aramara joan ziren bazkaldu eta arratsaldea pasatzera.

3 URTEKOAK MONKEY PARK ETA ZUBIETAN

  1. 2023-05-10 |

3 urtekoek egun pasa egin zuten. Lasarteko Monkey Parken goiza saltoka pasa ondoren, Zubietara joan ziren bazkaldu eta jolastera!

GRUFALOA

  1. 2023-05-05 |

4 eta 5 urteko ikasleak Usurbe antzokian egon dira Tinkok antolatutako Grufaloa pelikula ikusten.

MUSIKA ENTZUNALDIA

  1. 2023-05-02 |

1.go eta 2. ikasleek Musika Eskolako irakasleen bisita izan dute. Instrumentu ezberdinak entzun eta probatzeko aukera izan dute. Ea orain, musikarako zaletasuna piztu eta etorkizuneko musikariak sortzen ditugun!

    

 

GOIERRI EZAGUTZEN

  1. 2023-05-02 |

4. mailakoak Goierri ezagutzen ibili dira. Gelan lanketa egin ondoren, ibilaldia egin zuten Segura, Zerain eta Gabiri ezagutuz. Segurako historia ezagutzeko aukera izan zuten. Zeraingo gartzelan harrituta gelditu ziren eta Gabirin ederki pasa zuten jolasean!

PIRATEN ETXEA

  1. 2023-04-27/28 |

2. mailako ikasleak Pasaiako Piraten etxean egon dira bi egunez. Hainbat ekintza egin dituzte eta denetan erakutsi dute beraien pirata sena: altxorraren bila, itsasontzian paseoa… Nekatuak baina pozik bueltatu dira!

OMAKO BASOA

  1. 2023-04-28 |

Agustin Ibarrolaren "Omako Basoa" oinarri hartuta, 4 urteko haurrek artelana egin dute gure eskolako basoan irudikatuta. Hau bai artista kuadrila!

ZUHARA ITSASOAREN DEIA

  1. 2023-04-21 |

“Zuhara, itsasoaren deia” liburuaren idazlea den Amaia Telleria eta ilustratzailea den Laida Ruiz ikastetxean izan ditugu zuzenean.

5. eta 6. mailakoak egon dira beraiekin. Saio dinamikoa egin dute eta kontakizun, antzezpen eta zuzeneko ilustrazioekin gozatzeko aukera bikaina izan dute.

ARGAZKI ZAHARRAK IDENTIFIKATUZ

  1. 2023-03-21 |

5 urteko A taldekoak Beasainen barrena ibili dira argazki zaharrak gaur egungo lekuekin lotzen. Igartza, tren geltokia, udaletxea, eliza, azoka… ezagutzeko aukera izan dute. Haur Hezkuntzako praktikak egiten ari den ikaslea izan dute gidari lan honetan gelako irakaslearekin batera. Lan interesgarria izan da eta haurrak asko ikasteaz gain oso gustora ibili dira.

AZOKARA BISITA

  1. 2023-03-21 |

Ekoizle eta adituen eskutik, bertako eta garaian garaiko elikagai osasuntsuak kontsumitzeko  ohitura hedatzeko helburuz, Beasaingo Udalak gonbidatuta, 5. mailako ikasleak azokan izan dira beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera.

RABELEN BOLEROA

  1. 2023-03-20 |

6.mailakoak Donostiako Kursalen egon dira Ravelen Boleroaz gozatzen. Orkestraren emanaldi ikusi eta entzuteaz gain, beraiek ere emanaldiaren partaide izan dira. Eguraldi ona aprobetxatuz, Donostian gelditu dira egun pasa!

INSPIRA STEAM SAIOAK

  1. 2023-03-14 |

Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan  Naiara Goia gure  ikastetxeko guraso eta Inspira Steameko mentoreak eta 6. mailako irakasleek emakumeak zientzia arloan ahalduntzeko hainbat saio burutu dituzte aurten ere. Aste honetako saioan  ebatzi nahi duten erronka bati aurre egiteko edo gizarte arazo bati irtenbidea proposatzeko enpresa bat sortu dute taldeka. Beraien enpresan STEAMek eta gaitasun ezberdinek egingo duten ekarpena azpimarratu dute. Osasun mentala, Plastikoak itsasoan desagertzea, Animaliak ondo tratatzea eta Gazteentzat lanpostu onak  lortzea helburu duten enpresa ideiak garatu dituzte.

ZUHAITZ EGUNA

  1. 2023-03-09 |

Beasaingo Udalak antolatuta, urtero legez 6. mailako ikasle batzuk herriko zuhaitz landaketan parte hartu dute. Aurten Sagastigutin egin dute landaketa. Eguraldi ezin hobea izan dute lagun.

MARTXOAK 8

  1. 2023-03-08 |

Martxoak 8ko aldarrikapenekin bat egin dute gure ikasleek. Hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxean bertan. Hortaz gain, Alkartasuna Lizeoko ordezkari gisa, 3. zikloko ikasle batzuk Beasaingo plazan elkartu dira gainontzeko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkariekin batera. 

INAUTERIAK 2023

  1. 2023-02-17 |

2023ko Inauteriak primeran pasa ditugu! Ostiraleko eguraldi bikaina aprobetxatuz, etxeko trapu zaharrak jantzi eta herrian zehar desfilea egin dugu. Plazan Inauterietako dantzak egin eta ondoren, ohiturari jarraituz Miel Otxin erre dugu. Pena hartu badugu ere, geroz eta gutxiago falta da hurrengo Inauterietarako!

KAMISETA TAILERRA

  1. 2023-02-16 |

 

Xabier Anunzibai (NUN produkzioak) guraso eta artisa handiak 6.mailako artista txikiei kamisetak serigrafiatzen erakutsi die. Kamisetarako irudiak aurrez ikastetxean margotutako horma batetik hartu dituzte. Bideoaren arduraduna Garbiñe Irizar (meetmeinthenorth) guraso eta argazkilari bikaina izan da.
Lankidetza polita lortu dugula argi dago!
 

SERIGRAFIA TAILERRA

  1. 2023-02-01 |

6. mailako ikasleek Serigrafia tailerra izan dute Xabier Anuntzibai guraso eta artistaren eskutik. Iaz sarrerako murala margotu zuten elkarrekin eta aurten mural horretako detaile bat aukeratu eta hori kamiseta batean serigrafiatzen ikasi dute. Ondo pasa eta gauza berriak ikasteaz gain, dotore ibiliko dira ikasleak kamiseta berriarekin!

HAITIRAKO DIRU LAGUNTZA

  1. 2023-01-31 |

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko 6. mailako ikasleak, Elkartasun Programa garatzen ari dira Herriak Elkarlanean erakundearekin batera, eta horren barruan, hainbat ekintza burutu dituzte; abenduan, merkatu txikia eta Gabonetan kantu eskea egin zuten. Bi ekintza horiekin, 2.084,54 euro bildu zituzten, eta Herriak Elkarlanean erakundeari bideratu diote. Jasotako diru horrekin Haitin ikastetxe bat eraikitzen jarraituko dute eta bertako familientzako janaria ere bideratu dute.

LIZEOKO BASATIAK TXAPELDUN

  1. 2023-01-27 |

Gabonetan, Batxilergoko ikasleak antolatutako “Lizeo futbol txapelketan” Alkartasuna Lizeoko 6. mailako  ikasle talde batek irabazi zuen kopa .

Zorionak Lizeoko Basatiak! 

Egoi Meruelo, Mikel Etxabe, Adur Sarriegi, Aimar Garmendia, Lander Madrazo, Ekain Saenz de Buruaga

SAN SEBASTIAN EGUNA

  1. 2023-01-20 |

Urtarrilaren 20a San Sebastian eguna dela eta, ikastetxeko txikienek danborradan parte hartu dute. 2 urtekoek goizez ospatu dute gelan. 3, 4 eta 5 urtekoek aldiz, arratsaldean portxean astindu dituzte danborrak!