IRAILAREN 8AN HASIKO DUGU IKASTURTE BERRIA

Gogoratu iraileko ordutegia 9:00etatik 12:30etara izango dela.

 

5 URTEKOEN AGUR PHOTOCALL-A

  1. 2022-06-21 |
Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo! 5 urtekoek photocall honekin agurtu nahi izan dute aurtengo ikasturtea. Ondo pasa oporrak! Irailera arte!

2.MAILAKOAK ALTXORRAREN BILA

  1. 2022-06-21 |

Ikasturteari bukaera emateko, 2. mailakoak altxorraren bila ibili dira Lizeoko eremuan. Aurkitu ote dute altxorra? Guretzak zuek, ikasleak, zarete gure altxorra! Ondo pasa oporrak! 

HH3 URTEKOAK UR FESTAN

  1. 2022-06-17 |

Egindako beroei aurre egiteko, HH 3  urtekoek ur festa egin zuten ikastetxeko parkean. Gustora ibili ziren busti edo ez busti horretan!

HH2 URTEKOAK GABIRIN

  1. 2022-06-17 |

Ikastetxeko gure txikiek ere egin dute irteera! Autobusean sartu eta Gabirira joan dira goiz pasa! Bertanparkean eta frontoian jolastu eta hamaiketakoa jan dute. 

HH4 URTEKOAK UR PARKEAN

  1. 2022-06-17 |

Bero ikaragarri honi aurre egiteko, uretan bustitzea bestelakorik ez dago!! Horixe egin dute 4 urtekoek ur parkean! Goiz pasa ederra egin dute.

1.ZIKLOA UR PARKEAN

  1. 2022-06-16 |

Egun hauetako beroei aurre egiteko, zer hobe ur parkean freskatzea baino!!! Gustora ibili dira 1. eta 2. mailakoak uretan!

HH 5 ATAUNEN

  1. 2022-06-16 |

HH 5 urtekoak Atauna joan dira goiz pasa. Errota eta museoa ikusi zituzten eta Tortoren bisita ere izan dute, a ze sorpresa!!

LH 3 MAILAKOAK SAGASTIGUTIRA

  1. 2022-06-14 |

LH 3. mailakoak Sagastigutira joan dira goiz pasa. Inguruak ezagutu eta zuhaitzen gerizpean freskuran jolasteko aukera paregabea izan dute!

LH6 ZUHATZAN

  1. 2022-05-25 |

Lehenengo eguna Araian pasa ondoren, itsasontzia hartu eta Zuhatza irlara joan ziren 6. mailakoak. Bi gau egin zituzten bertan. Uretako ekintza ezberdinak egiteko aukera izan zuten; gustora ibili ziren!

LH5 EUREKA MUSEOAN

  1. 2022-05-27 |

Eureka Zientzia museoan izan dira  5. mailako ikasleak. Museoa ikusteaz gain, ekintza ezberdinetan ere ederki pasa dute eguna!

BEASAINGO AUZOAK

  1. 2022-05-24 |

3. mailakoak Beasaingo auzoak ezagutzen ibili dira: Arriaran, Garin, Astigarreta eta Matxinbenta. Bizilagunengandik zuzeneko  informazioa jaso dute. Matxinbentan mugarria ere ikusi dute: Beasain, Azpeiti eta Ezkio-Itsaso banatzen dituena. Zenbat ikasi duten!

LH1 LARRAITZEN

  1. 2022-05-20 |

LH 1.go mailakoak Larraitzen egon dira egun pasa. Txindokiko Itzalan tirolinetan primeran ibili dira eta Abaltzizketarainoko ibilaldia ere egin dute!

MUGIMENDU AUTONOMOA HHn

  1. 2022-05-19 |

Haur Hezkuntzan Mugimendu Autonomoa martxan jartzen hasi gara eta horretarako, Berritzegune Nagusiko adituekin batera 5 urtekoen gelak berrantolatu ditugu. Gela txukun eta politak jarri ditugu!

 

HH4 AQUARIUMEN

  1. 2022-05-19 |

HH 4 urtekoak Donostiako Aquariumen egon ziren itsas ekosistemako animaliak ezagutzen!!

Ondoren Zubietara joan ziren bazkaltzera.

Egun ederra pasatu zuten!!

 

 

HH 3 URTEKOEN IRTEERA

  1. 2022-05-13 |

HH 3 urtekoak Lasarteko Monkey Parken saltoka pasa zuten goiza eta ondoren, eguraldi bikaina aprobetxatuz, Aramara joan ziren. Egun ahaztezina izan zen!!

 

Los de HH 3 años pasaron la mañana saltando en el Monkey Park de Lasarte y después, aprovechando el estupendo tiempo, fueron a Arama. ¡Un día inolvidable para los niños!

LH 2 EKAINBERRIN

  1. 2022-05-12 |

LH 2. mailakoak Ekainberrin egon ziren. Ekaingo kobazuloan garai batean nola bizi izan ziren ikusi zuten eta bertako zaldien margoak egiten ere aritu ziren. 

 

Los alumnos de 2º de LH estuvieron en Ekainberri. Vieron cómo vivían antaño en la cueva de Ekain y también se dedicaron a hacer pinturas de caballos como lo hacían en las cuevas.

 

AGENDA 30 UDAL AUDIENTZIA

  1. 2022-05-03 |

Eskola Agenda 2030eko urteroko Udal audientzian, herritarrak berdeguneen garrantziaz kontzientziatzea eta ibaia zein berdeguneak garbiago mantentzeko proposamenak egin dituzte Beasaingo ikastetxe ezberdinetako ikasleek.

Leire Artola alkatea eta Adur Ugartemendia Lurraldea saileko batzordeburua izan dira bertan, ikasleek egindako proposamenei Udalak abiarazi dituen ekimenak eta hartu dituen neurriak azalduz.  

 

En la audiencia municipal anual de Agenda Escolar 2030, los alumnos de los diferentes centros escolares de Beasain hemos hecho propuestas para concienciar a la ciudadanía de la importancia de las zonas verdes y mantener más limpio el río y las zonas verdes.

Han estado presentes la alcaldesa Leire Artola y el presidente de la comisión del departamento Territorial, Adur Ugartemendia, explicando  las iniciativas que ha emprendido el Ayuntamiento y las medidas que ha tomado a las propuestas realizadas por los alumnos.

 

IGARTZAKO IDAZLAN LEHIAKETA

  1. 2022-04-23 |

Liburuaren Nazioarteko Egunean, Alkartasuna Lizeoko Amets Elorza, Markel Lizarralde eta Lara Barandiaran ikasleak Igartzan izan dira idazlan lehiaketako sariak jasotzen. Zorionak hirukote!

 

 

KORRIKA

  1. 2022-04-08 |

ZINEMA USURBEN HH4 ETA HH5

  1. 2022-03-31 |

HH 4 eta 5 urtekoak Usurbe zineman egon dira “Ipuin herriko berriak” pelikula ikusten. Zinema euskaraz ikusteko aukera paregabea!

HH5 EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

  1. 2022-03-30 |

HH 5urtekoak Eureka Zientzia Museoan ibili dira bertako tresna guztiak saltseatu eta animaliak behatuz. Zientzia ikasteko modu aproposa!

 

EUSKADIKO ORKESTRAREN BOTADUN KATUA

  1. 2022-03-30 |

LH 4. mailakoek goiz pasa egin dute Donostian, Kursalen. Euskadiko Orkestraren “Botadun katua” kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute.

GIZA GORPUTZA ETA PIZZA HH5

  1. 2020-03-29 |

Zientzia-esperimentazio ekosisteman giza gorputza landu dute HH5ekoek. Gelan pizzak egin dituzte eta norberak nahi duen moduko aurpegia irudikatu du bertan. Bukatutakoan hamaiketako ederra egin dute!

MARTXOAK 8

  1. 2022-03-08 |

Lh5. eta 6. mailakoek munduko zein Goierriko emakume ezberdinen bizitzak landu dituzte aurreko egunetan.

Martxoaren 8an landutako guztia elkarbanatu zuten Beasaingo plazan zein udaletxean.

 

 

ARRITXULO

  1. 2022-03-02 |

Laugarren mailako ikasleak Arritxulon egon gara hiru egunez. Primeran pasa dugu, ekintza asko egin ditugu, hala nola, euskal jolasak, altxorraren bila, tailerrak etab. Otordu goxo-goxoak izan dira eta paisaia zoragarria! Txulo txulo txulo, aupa Arritxulo!

INAUTERIAK

  1. 2022-03-01 |
  2. .

Inauteri asteartean jaialdia ospatu genuen eskolan. Zein ondo pasatu genuen!

     

INSPIRA STEAM

  1. 2022-02-11 |

Aurten ere LH 6. mailakoek Inspira Steam proiektuari ekin diote. Emakume zientzialarien eguna aukeratu dugu proiektua berrabiarazteko! Naiara Goia eta Haizpea Lasa izango dira aurten gure mentoreak. Inspira Steamek emakumearen autokontzeptuan, teknologiarekiko jarreran, erreferenteetan edo genero joeretan eragin nahi du.

ATAUNGO BARANDIARAN MUSEOAN

  1. 2022-02-10 |
HH 4 urtekoak Ataungo Barandiaran museoan egon ziren goiz pasa. Bertako museo eta errota ikusteaz gain, pertsonaia mitologikoak ere ezagutu ziuzten. Torto eta Samartintxiki aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izan zuten gainera!

 

INGELESEKO BARNETEGIA

  1. 2022-01-31 |

LH 6. mailako ikasleak Urnietan egon dira aste osoan ingelesko barnetegian. Gustora ibili dira eta ingelesez asko hobetu dute!

 

 

DANBORRADA

  1. 2022-01-20 |
Urtarrilaren 20an Haur Hezkuntzako ikasleek danborra joaz alaitu ziguten eskola.

.

        

EKOGUNERA IRTEERA

  1. 2021-12-02 |
HH 5 urtekoak Ekogunean izan ziren. Eguraldi petrala izan zuten eta kanpoan ezin izan ziren asko ibili… Ederki pasa zuten hala ere!!

.

EUSKARAREN EGUNA

  1. 2021-12-03 |
Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu genuen ikastetxean. Batzuk Aittu Euskara Elkarteak antolatutako ekintzan izan ziren plazan. Besteok, ikastetxean bertan ospatu genuen.

.

AZAROAK 25

  1. 2021-11-25 |
Emakumearenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean gure eskolak lanketa ezberdinak egin ditu ikasleekin. Gai hau ulertzea zaila da beraientzat… Azpimarratu nahi izan duguna, maite dugun hori zaindu eta errespetatu egin behar dugula izan da.

.

EUSKADIKO ORKESTRAREN CIRCUS IKUSKIZUNA

  1. 2021-11-19 |

LH 1.go mailakoak Donostiara joan dira goiz pasa Euskadiko Orkestra Circus ikustera. Izugarri gozatu dute musikaz!

.

LIBURUTEGIRA IRTEERAK

  1. 2021-11-15 |

Egun hauetan LH 1.mailakoak udal liburutegira joateko aukera izan dute. Bertan liburuez gozatzeaz gain, mailegu zerbitzuarekin gelara ere ekarri dituzte liburu batzuk.

.

 

ORDUTEGIA

IKASLEEN ORDUTEGIA:

ASTELEHENA:  9:00-12:30 eta 14:30-16:30

ASTEARTEA:     9:00-12:30 eta 14:30-16:30

ASTEAZKENA:   9:00-12:30 eta 14:30-16:00

OSTEGUNA:      9:00-12:30 eta 14:30-16:30

OSTIRALA:         9:00-12:30 eta 14:30-16:30

 

IRAKASLEEN ESKLUSIBAK:

ASTEARTEA:     12:30-13:30

ASTEAZKENA:   12:30-13:30

OSTEGUNA:       12:30-13:30

 

HASI DUGU IKASTURTE BERRIA.

Hemen dituzue ikusgai familia bileren datak:

Irailak 27: HH3 (16:00) eta LH1 (18:00)

Irailak 28: HH4 (16:00)   eta LH2 (18:00)                              

Irailak 29: HH5 (16:00)   eta LH4 (18:00)                              

Irailak 30: LH3 (16:00) 

Urriak 4 : LH5 (17:00)

Urriak 5 : LH6 (17:00)

Urriak 13 : HH2 (17:00)