Sare Hezkuntzaren helburua geletan metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea da.  Irakasteko zein  ikasteko prozesuan, ikastetxeetan metodologia aldaketa bat aurrera eramateko aukera bat da.

Konpetentzia digitala garatzen laguntzea da helburua, bai ikasleengan, bai irakasleengan, teknologien erabilera pedagogikoa curriculumean txertatuz, teknologia eta pedagogia eskutik joan daitezen. Horregatik, IKTak erabiltzeko proposatzen diren orientabideak, oinarrizko gaitasunak lortzeko hezkuntza-ikuspegiaren barruan kokatzen dira.