Hezkuntza Departamentuak Zientzien irakaskuntza bultzatzeko konpromisoari jarraituz, ikastetxe publikoei zuzendua izanik, aurrera eramaten ari gara Zientzia eta Teknologia arloko aholkulariok Berritzegune Nagusian. Helburu nagusia zientzien irakaskuntzarekin lotutako gaietan ikerketan oinarritutako ikasketa bultzatzea izanik eta, beraz, ahalik eta jarduera praktiko gehien egitea, ikastetxeek diru-laguntza jasotzen dute zientzia-aholkulariok gomendatutako laborategi-baliabideak erosteko.
Era berean, Ekimenean parte hartzen duten ikastetxeetako hainbat irakaslek prestakuntza jasotzen dute baliabide horiek erabiltzeko eta haiekin jarduera didaktiko praktikoak egiteko.
Ikasturtean zehar irakasleek prestakuntza jarraitua eta laguntza teknikoa jasotzen dute Zientzia-hezkuntza plataformaren bidez.
Azken ikasturteetan zehar, Zientzia-hezkuntzan 103 ikastetxek parte hartu dute, 52 LHkoak eta 51 DBH-koak.
Xede-helburua
Lehen Hezkuntzan (6-12 urte) zientzia-konpetentziak garatzen laguntzea, irakasleei prestakuntza etengabea emanez haien ezagupenak eguneratuz eta irakasteko estrategia didaktikoa berritzaileak bultzatuz.
Deialdia ikastetxe publikoei zuzendutakoa izanik, haren informazioa maiatzean zabaltzen da Berritzeguneetako aholkularien bidez.
Ekimen honek hainbat atal ditu:
Parte hartzen duten ikastetxeek laborategi-baliabide berriztatzaileak jasotzen dituzte.
Izena ematen duten Irakasleek GARATU ikastaro baten bidez prestakuntza jasotzen dute.
Irakasleek konpromisoa hartzen dute ikasitakoa ikasgelara eramateko.
Irakakasleek baliabide didaktikoak site batean eskuragarri dituzte.
Zientzia bultzatzen duten instituzioeen informazioa jasotzen dute.